Info
90. hamarkada hasieratik, Hernaniko gaua bizi genuenentzat, Apeadero taberna musika oasia izan zen. Patxi Grajal, Txus Rodrigez edo Izaskuni esker, besteak beste, taberna gehienetan entzuten ziren erritmoetatik aldendu (rocka edo musika komertziala) eta dantza erritmoak ete ukitu beltza zuten doinuak jartzen hasi ziren, soinu kalitatea zaintzearekin batera. Zenbat gau pasako genituen Apeaderoko poxpolo kutxan gustura dantzatuaz. Horretarako garrantzitsua zen konpainia, noski eta jendeak erreferente hartu zuen dantza erritmo beltz eta elektronikoen bila zijoanean. Salsa eta erritmo latinoak ere entzun zitezkeen Aitor zegoenean bereziki :-)

Apeadero tabernaren sarrera. (Arg: www.hernanidendak.eus)
Denborarekin erreferente hori indartzen joan zen eta Andoni Tolosa Dj Talo egon zen urteetan "residente" modura :-) ostiral gauak jendeari alaitzen...
Festa ugari egin genituen Apeadero tabernan (horietako asko eta ederrenak Andonirekin eskuz esku :-) eta oso giro berezia sortzen zen bertan. Musikaren soinu kalitatea zaintzen zen eta festarako bolumen egokia lortu zitekeen (altuegi batzuetan barra barruko perzepzioa desberdina zelako kanpoan entzuten zenarekin :-)
Daddy Jeffekin ere egin izan ditugu esperimentuak eta ezineskoa dirudien arren, Apeaderon abestea ere lortu zuen :-)
Eskerrik asko Apeaderoko jendeari eta bertan egiten ziren festekin gozatzen zuen jende guztiari. Urte ederrak izan ziren haiek :-)
/KARTELAK/ape2004.jpg)
Festa horietako batzuk horrela aurkezten genituen eta prentsan horrela azaltzen ziren:
2000. URTEA, adibidez.
Kaixo guztioi!
Larunbata honetan, hilak 25, Hernaniko Apeadero tabernan "MUSIKA BELTZA" delako festa ospatuko da. Helburua, bakailua gain dantzarako oso musika ona egiten dela erakustea da. Horretarako SELEKTAH KOLEKTIBOKO kidea den Aritz "Sound System" egongo da musika jartzen. Musika estilo anitzek izango dute tartea; horien artean, ragga, funk, soul, breakbeat, house, brasilgo musikak, afrikarrak...
Festa honen berri zuen komunikabidearen bidez plazaratzea asko eskertuko genizueke. Zuek ere gonbidatuak zaudete. Mila esker eta ondo izan.
ZER: "MUSIKA BELTZA" festa.
NON: Hernaniko APEADERO tabernan.
ORDUA: 23.00etatik-03.00etara.
HELBURUA: Mundu osoko dantza erritmoak ezagutaraztea. Ezagutu, dantzatu eta gozatu.
MUSIKA AUKERAKETA: ARITZ "SOUND SYSTEM" (Selektah Kolektiboko, Molotoff Irratiko eta Entzun! musika aldizkariko kidea).
MUSIKA ESTILOAK: Ragga, funk, soul, breakbeat, house, musika brasildarra, afrikarra...
Mila esker.